- Ibil Bedi talde nafarra Oriora iritsiko da bihar. Saioa, 19.00etan Arraunetxen izango da, eta sarrerak bost euroan eros daitezke kultur etxean. 2018an sortu zuten boskotea, eta, martxoaz geroztik, Beltxarga beltza bigarren diskoko kantak aurkezten ari dira Euskal Herrian barrena. 40tik gora saio egingo dituzte guztira.