Larunbat honetan urte amaierako batzar nagusia egingo du UEMAk, eta batzarkideek aztergai izango dituzte mankomunitatera sartzeko udalek egindako eskaera berriak ere. Zehazki, Bidania-Goiatz, Elduain, Ibarra eta Idiazabal dira azken aste eta hilabeteotan UEMAko kide izatea erabaki duten udalak, eta horien eskaerak onartzea 94 udal izango dira UEMAko kide, denen artean 275.00 biztanleko lurgune euskalduna osatuz. Idiazabalek atzo bertan onartu zuen UEMAko kide izatea, abenduko udal osoko bilkuran.

Larunbat honetan, UEMAko kide diren udaletako ordezkariek batzar nagusia egingo dute Idiazabalen, Guraso Elkartea aretoan, 10:00etatik aurrera. 2021ean bideratutakoen balantzea egiteaz gain, 2022rako ildo nagusiak eta ekimenak ere aztergai izango dituzte, beti ere UEMAren ohiko ildoen baitan: udalak ez ezik udalerriak ere euskalduntzea, herritarren sentsibilizazioa eta ahalduntzea, eta udalerri euskaldunen zaintza eta garapena.