- Urtarrilaren 5eko Erregeen desfilea prestatzen hasteko asmoz, Orioko Udalak bilera irekia deitu du gaurko. 19.30ean izango da hitzordua, kultur etxean, eta interesa duten guztiei egin diete bertan parte har-tzeko gonbita. Pandemiaren eraginez, iazko desfilea bideo bidez jarraitu behar izan zuten herritarrek. Aurtengoan, ahalik eta jende gehienaren parte-hartzea sustatu nahi du Udalak ekimena antolatzeko.