Hondarribiko 27. Euskal Liburu eta Diska Azoka zabalik datorren igandera arte Arrantzale auzoan. Udalak antolatuta, Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak laguntzen du ekimena.

Aurkezpen ekitaldia udaletxean bertan egin zen atzo, Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea, Asier Muniategi, Batzordeko azoken kanpainaren koordinatzailea, eta Joxean Sagastizabal idazlea izan dira, Hondarribia saria jaso duena.

"Oso garai arraroak izaten ari dira denontzat", zioen Sagarzazuk atzo. Durangoko azoka aurten nola joan den azpimarratuz, jendeak aurrez izena eman beharrekin eta online bidezko erosketekin, "zorionez emaitza onak eman dituena". "Gurean ere, erakunde publiko garen aldetik, argi dugu kulturaren alde lan egin behar dugula, eta kultur agenda zabal bat antolatzearekin batera, oraingoan euskal liburu eta diskak sustatzea dugu helburu", azaldu zuen alkateak.

Atzoko ekitaldian, Hondarribiko Udalak Joxean Sagastizabal idazlea saritu zuen ere, "urte guzti hauetan daraman ibilbideagatik". Besteak beste, Kutsidazu bidea Ixabel liburuaren autorea da Sagastizabalek, eta bere ibilbidea goraipatzeko Hondarribia saria eman eta Erreginaren Baluartearen replika bat oparitu zion alkateak.

Ondoren, Asier Muniategik eman zituen azokaren inguruko xehetasun gehiago: "Durangon ikus ahal izan diren eskaintza nagusienekin, azoka egunero irekiko da 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etik 20.30era, eta aukera haundia aurki daiteke euskal literatura eta diskagintzan. Erosketa guztiak %10eko beherapenarekin egingo dira".

Azokan aurki daitezken autoreen artean Karmele Jaio, Jon Gerediaga, Iban Zaldua, Katixa Agirre, Bernardo Atxaga edo Aingeru Epaltza daude, esaterako. Disken munduari dagokionez, hor egongo dira Huntza, Zea Mays, Berri Txarrak, Ken Zazpi, Gatibu, Mikel Urdangarin edo Ruper Ordorika.