- Beasaingo futbol taldeak omenaldi hunkigarria eskaini zion atzo Loinatzen Roberto Turrientes, Turri-ri. Talde bagoneroaren eta Anaitasunaren arteko partida hasi aurretik, klubeko agintariek eta gaur egun Sansen dabilen omendutakoaren seme Beñatek, talde txuri-urdineko jokalari eta kapitain izandakoaren omenezko plaka zabaldu zuten Loinatzen. 1964an jaio eta iaz hil zen Turrientesek Beasainen bete zuen bere futbol-ibilbide osoa.
Gazte-gaztetandik talde beasaindarrean hasi, eta 1983-1984 denboraldian iritsi zen klubeko lehen taldera, Lehen Erregional Mailan zegoela; 1984-85an Preferente mailara igo ziren, eta, aurrerago, Hirugarren eta Bigarren B Mailaraino. Erretiratu ondoren, klubarekin elkarlan estuan jardun izan zuen beti.
EMAITZAK
Beasain-Anaitasuna
Lagun Onak-Tolosa
Pasaia