Zarauzko 28 entitatek lortu dute aurten Bai Euskarari ziurtagiria
Bai Euskarari elkartearen eta Zarauzko Udalaren arteko elkarlanaren bitartez omendu egin dituzte guztiak
- Euskararen Egunaren baitan, Zarauzko Udalak herrian euskararen erabilera eta sustapena egiten duten enpresa eta erakundeen lana aitortzen du.
Duela 16 urte hasi zen Bai Euskarari elkartearen eta Zarauzko Udalaren arteko elkarlana eta urte guzti hauetan zehar, herriko enpresa ugarik atera dute Bai Euskarari ziurtagiria. Aurten, herriko 28 entitatek lortu edo berritu dute euren ziurtagiria eta lanketa horretan Bai Euskarari Elkartearen aholkulari-tza jaso dute. Horretarako, Zarauzko Udalak 3.253,69 euroko ekarpena egin du.
Ziurtagiri honek euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifika-tzeko balio du. Era berean, egindako lana aitortu eta pausoak ematen laguntzeko balio du.
Ziurtagiri hau lortzeko irizpide zehatz batzuk jarraitzen dira: langile eta kideen hizkuntza gaitasuna, irudi korporatiboa eta hizkuntza paisaia eta enpresaren kanpo- zein barne-harremanetan erabilitako hizkuntza. Era berean, hiru mailatan banatzen da enpresek daukaten euskararen erabileraren arabera.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
San Antón se "acerca" a Getaria
-
Usurbilek kalean jarduera handiak antolatzeko baimen eskariak landu ditu
-
El PNV de Errenteria propone incorporar ayudas a las familias en las Ordenanzas Fiscales
-
La apertura del nuevo puente este jueves acercará a los vecinos de Urazandi al centro del casco urbano de Elgoibar