Ander Gómez San Jorge margolariaren erakusketa
- Ander Gómez San Jorge margolari gasteiztarrak Irriak erakusketa inauguratuko du gaur, 18.30ean, Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Gomezen margolanak abenduaren 12a arte egongo dira bertan. Juan de Lizarazu aretoa asteartetik igandera irekitzen da, 17.30etik 20.30era. Margolari arabar honek Arte Ederrak ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Lizentziatura Italian bukatu zuen. Milanen, hain zuzen ere. 2012an Segoviako Paisaia Beka eskuratu zuen. Urretxuko erakusketako lanak 2020an margotu zituen. Zoritxarraren aurrean matxinatu nahi izanaren barne beharretik sortu ziren: irribarre egin, frustrazioak eramaten utzi beharrean.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
'Lifting' para el histórico arco del Portalón de Arrasate
-
El primer camión híbrido de hidrógeno llega al Dakar de la mano de Fagor Ederbatt
-
Errenteria abre el plazo para presentar los trabajos para los Premios Mariasun Landa
-
Itsasne Zubiri expone en Zumaia una inmersión visual a partir de este sábado