Olentzeroren Basoa egingo dute Tolosako Elosegi parkean
Abenduaren 17tik 23ra ibilaldiak antolatu ditu Zumardia elkarteak Tolosako Udalarekin batera
- Iazko etenaldiaren ondoren, Olentzeroren Basoa izango da Gabon hauetan Elosegi parkean. Zumardia Elkarteak antolatuko du, Tolosako Udalaren laguntzarekin, abenduaren 17tik 24ra.
Egitasmoaren helburua da Eguberriaren zentzua berreskuratzea. Antolatzaileek azaldu moduan, "kontakizunean eguzkiak neguko solstizioan duen lekua izango da ardatz nagusi eta honi loturik, usadio zaharrak gogoratuko ditugu, zeintzuk naturaren menpeko herri nekazari baten beharrei erantzuten dien eta, aldi berean, bistaratuz garai haietan emakumeek egiten zituzten lanak".
Arratsaldeko 17.30ean ekingo zaie ibilaldiei eta 20 pertsonaz osatutako taldeak sartuko dira, azkeneko hitzordua 20.10ean, helduentzat izango delarik. Azaroaren 27an izena eman ahal izango da Antxon Bandres bidaiarien txokoan 11.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 19.00etara. Abenduaren 1etik aurrera, izena online eman daiteke www.zumardia.eus web orrian.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un zorro se adelanta a la visita del Olentzero e intenta colarse en una cena familiar en Elgoibar la noche del 24 de diciembre
-
Un zorro ha tratado de hacerse con un lugar en la mesa en la cena de Navidad de una familia de Elgoibar
-
Beasain aprueba el presupuesto de 2026 por 23,4 millones
-
Detenido un hombre de 60 años por intentar agredir sexualmente a una mujer en Azkoitia