1.432 ikaslek egiten dute Eskola Kirola Oarsoaldean
Ikasturte honetan, Oarsoaldeako ikaslegoaren erdiak baino gehiagok (%55,95) parte hartzen du Eskola Kirolan. Hortaz, ikasleen parte hartzea %7,22 igo da 2018 urtetik hona. Iaz ez zen Eskola Kirolik egon pandemiarengatik.
Aste honetan Oarsoaldeko lau Udaletako Kirol zinegotziak Eskola Kiroleko lehenengo datuak jakinarazi dituzte. Guztira, zortzi eta hamabi urte bitarteko 1.432 ikaslek egiten dute Eskola Kirola Oarsoaldean. Datu honek eskola orduz kanpo haur eta gaztetxoek egiten dituzten jardueren artean nagusi bihurtzen du Eskola Kirola. Hortik, besteak beste, bere garrantzia.
Eskualdean 145 talde daude guztira (azkeneko ikasturtean, 134): 70 talde Errenterian, 28 Oiartzunen, 35 Pasaian, eta 12 Lezon. 68 entrena-tzaile arduratzen dira 145 talde horien saioak gidatzeaz, 26 emakumezko eta 42 gizonezko.
Nesken parte-hartzea gorantz doa urtez urte, poliki bada ere. Eskola kiroleko parte-hartzaileen %34,70 emakumeak dira (2018. urtean %33,92ak parte hartzen zuen), eta %65,29 gizonezkoak dira (2018. urtean %62,09ak parte hartzen zuen).
Gainera, Eskola Kirola jarduera %100 euskaraz egiten da gaur egun, urteotan guztiotan egin den lanari esker entrenatzaileen kirol prestakuntza eta euskararen ezagutza eta erabilera ahalbidetzen baitira gaur egun.
Eskola kirolaren filosofia nagusia kirol aniztasuna da. Neska-mutikoek hainbat kirol ezagutu eta gustukoenak hautatzeko aukera izan behar dute.
Azkenik ekintza honek hainbat balore sustatzen ditu: errespetua, berdintasuna eta elkartasuna.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Se denuncia una desaparición. ¿Cómo trabaja la Guardia Municipal de Donostia?
-
Se invertirán 1,4 millones en la reforma de la cubierta del velódromo de Donostia
-
Dos detenidos en Donostia tras ser sorprendidos forzando la puerta de una vivienda para robar
-
El evento para todas las edades Ciencia Jot Down se celebrará el 3 y 4 de mayo en Donostia