Alokairuan jarriko dute Erretore etxeko etxebizitza
Alkizako Udalaren jabetzakoa da eta urtebeteko errenta kontratua eskaintzen du 425 euroan
- Alkizako Udalak bere jabetzakoa den Erretore etxeko beheko solairuan kokaturik dagoen etxebizitza alokairuan jarri du.
Errenta kontratua urtebetekoa izango da eta hileko alokairua 425 eurokoa. Argindarra, gasa, ura eta zaborraren gastuak maizterraren kontura izango dira.
Parte hartzeko interesa duenak udaletxean bertan edota Alkizako Udalaren atarian (www.alkiza.eus) eskura ditu eskaera orria eta oinarriak. Eskaerak Udalaren Erregistroan aurkeztu beharko dira azaroaren 22a baino lehen. Etxebizitzaren esleipendunen zerrenda udaletxeko iragarki taulan eta web orrian jarriko da erakusgai.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Homenaje a las mujeres que no pudieron ser quintas en Aretxabaleta
-
La plaza Okendo de Lasarte-Oria será el epicentro del 8M
-
Xare Alvarez eskultoreak egindako obra jasoko du Miguel Castellsek Monzon Ganuza sari banaketan
-
Rescatada en helicóptero una turista aislada por la pleamar en una zona de rocas de Zumaia