- Iñaki Ginea Ormaetxea igerilari urretxuarra bigarren sailkatu da Bartzelonako Marnaton igeriketa proban. Itsas igeriketa proba hau Bartzelonako hondartzan egiten da, baina eguraldi txarra iragarri zutenez, Castelldefeles-eko kanalean egin zuten. Gineak 43 minutu eta 11 segundo behar izan zituen hiru kilometroko ibilbidea osatzeko. Proba larunbatean izan zen eta 116 igerilarik amaitu zuten. Ginea Legazpiko igeriketa klubeko kidea da. Bere hurrengo helburua Espainiako master mailako txapelketa da.