Errenterian igandean otxote topaketa izango da
Jaialdia 12.00etan Maria Magdalena basilikan hasiko da eta ondoren tabernetan abestuko dute
- Igandean X. Errenteria Hiria Otxote Topaketa izango da, Niessen elkarteak antolatuta. Bertan bost otxote ariko dira kantuan: Bilboko Jatorki, Donostiako Ozenki, Errenteriako Karnaba, Donostiako Easo eta Baionako Enara. Aurten emakumezkoen bi otxote etorriko dira, Jatorki eta Enara, hain zuzen.
Topaketa 12.00etan hasiko da, Maria Magdalenaren basilikan eskainiko duten kontzertuarekin. Otxote bakoitzak lau abesti eskainiko ditu. Sarrera doakoa da.
Ondoren, 13.30ean, trikitixa doinuak lagunduta tabernaz taberna ibilbidea egingo dute: Gamon 14, Maite, Leku Zaharra, Sindikato eta Lekuona Fabrikako Kantina.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Azkoitia conmemora este domingo los 75 años de la coronación de la Virgen de Urrategi
-
Oiartzunek Erdi Aroko ezkontza bat antolatu du
-
El PNV de Oñati pide a EH Bildu que se "implique en una solución viable y acordada" ante la huelga de la limpieza
-
Recuperación y memoria en Angiozar: presentación del recorrido por las trincheras y 'Munaortuko bunkerra'