Irlandako Anuna abesbatza, Urretxun
Udazkeneko Musika Zikloko bigarren kontzertua astelehenean izango da, 19.00etan elizan
- Datorren astelehenean Udazkeneko Musika Zikloaren 35. edizioko bigarren kontzertua izango da. Anuna abesbatzak San Martin de Tours elizan abestuko du, 19.00etatik aurrera.
Anuna Irlandako talde bat da. Michael MacGlynn zuzendariak konposatutako kantak eta Irlandako kanta tradizionalen moldaketak abesten dituzte. Mundu osoko areto garrantzitsuetan abestu dute.
Zikloko hirugarren eta azken kon-tzertua Suhar abesbatzak egingo du. Azaroaren 7an izango da, ordu eta toki berean. Suhar abesbatza esperientzia handia duten gizonezkoek osatzen dute. Abesbatza Esteban Urzelaik sortu zuen eta Amaia Zipitria pianistarekin abesten dute. Urzelai Donostiako Orfeoiko zuzendariordea izan zen eta Espainiako Abesba-tza Nazionaleko zuzendariordea da. Gure arbasoen gizonezkoen koruen kontzeptua eraldatu nahi du: erroei gogor eutsiz, baina proposamen berriak eskainiz.
Urretxun Mendelssohn, Parker, Schubert, Grieg, Vaughan Williams, Biebl, Aita Donostia, Madina, Ugalde, Busto eta Sarasolaren obrak abestuko dituzte.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El coro Atzokoak celebra este sábado su 40 aniversario con un concierto solidario en el Amaia KZ
-
Donostia cerrará sus paseos marítimos entre el 18 y el 20 de diciembre por el oleaje
-
Una unidad móvil de la Policía Nacional acudirá todos los meses a Elgoibar para tramitar el DNI y el pasaporte
-
Segunda campana robada en una ermita de Eibar en poco más de dos meses