- Azkoitiko Matadeixek Joseba Irazoki eta Lagunak taldearen kontzertua hartuko du datorren ostiralean (22.00etatik aurrera). Sarreren prezioa 7 eurokoa da eta bertaratzeko interesa dutenek kultur ekipamenduan bertan izango dute sarrerak erosteko aukera. Orain arte helbide elektroniko bidez egin behar zen sarreren erreserba baina oraingoan Matadeixen bertan salduko dituzte.