Síguenos en redes sociales:

Mugikortasun Mahaian parte hartzera deitu du Balaztak

Bizikletaren aldeko elkartea harrituta agertu da Portuko planaren kudeaketaren harira

- Bidasoaldeko bizikletaren aldeko elkartea, Balazta, harrituta agertu da aste honetan Hondarribiko Udalak Portuan mugikortasuna muga-tzeko proiektua lantzerako orduan egin duen kudeaketaren harira. “Batetik, programa pilotu hori abian jarriko zela iragar-tzeko modua traketsa izan zen”, zioten elkartetik, eta “bestetik, handik egun gutxira, udalak atzera egin zuen”. Gainera, Butroi pasealekuan bizikleten debekuaren kontra agertu dira Balaztatik. Ildo horretan, azaroaren 3an Mugikortasun Mahaiaren bileran parte hartuko dutela baieztatu dute elkartetik, eta hiriko beste agenteei parte hartzera animatu izan nahi diete.