Zumaiak ipuin kontaketa saio bereziak antolatu ditu
- Ipuin kontaketa saio bereziak antolatu dituzte Zumaian. Lau urtetik gorako haurrei zuzendutakoak izango dira. Jatorrizko hizkuntzan kontatuko dituzte ipuinak, eta euskarara ekarriko dituzte jarraian. Hala, Txina, Maroko, Paraguai, Frantzia, Senegal, Andorra, Britainia Handia, Armenia, Brasil eta Suediatik ekarritako ipuinak ezagutzeko aukera izango dute Zumaiako haurrek. Atzo egin zuten lehen saioa, eta datozen bi ostiraletan jarrainpena emango diote ekintzari.
Esti Curiel aktore zumaiarra izango da kontakizun horiek guztiak harilkatuko dituena, eta saio bakoitzaren hasieran Musika Eskolako musikariek pieza bat eskainiko dute.
Hizkuntza ugari entzuteko aukeraz gain, herrialde askotako kultura, tradizio eta ondarea ezagutzeko aukera aparta eskainiko dute ipuin kontaketek.
Zumaiako Udaleko Kultur Sailak eta Berdintasun eta Aniztasun Sailak Ondarearen Europako Jardunaldien baitan antolatu du ekimen berezi hau, eta lagun izan ditu herritar ugari. Honakoak izango dira ipuinak kontatzen parte hartuko duten herritarrak, hurrenez hurren: Fu Chensi, Asmae Akrikez, Lidia Mariana Escobar Figueredo, Sebastian Cartier, Sambou Diaby, Thais Torra, Roanna Larsen, Hasmik Minasian, Jeisiane Katia Ferreira eta Anders Lanzén.
Bertaratzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, plaza kopurua mugatua izango baita. Ipuin kontaketa bakoitza baino bi egun lehenago eman beharko da izena, haurliburutegia@zumaia.eus helbidera idatzita.
Zumaiako Haur liburutegian izango dira saio guztiak eta ordutegiari dagokionez, 17.30ean hasiko dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un zorro se adelanta a la visita del Olentzero e intenta colarse en una cena familiar en Elgoibar la noche del 24 de diciembre
-
Un zorro ha tratado de hacerse con un lugar en la mesa en la cena de Navidad de una familia de Elgoibar
-
Beasain aprueba el presupuesto de 2026 por 23,4 millones
-
Detenido un hombre de 60 años por intentar agredir sexualmente a una mujer en Azkoitia