Errenteriak 'Hizkuntzak Solasean' irratsaioa antolatu du bihar Lekuonan
Partaideek bere hizkuntza eta kultura propioak euskararekin nola uztartzen duten azalduko dute
- Bihar 17.00etan, Errenteriako Lekuona Fabrikako Plaza Luzean (sarreran), Hizkun-tzak Solasean proiektua osatzen dutenek, Pausumedia irrati komunitarioarekin batera, irrati saio formatua izango duen solasaldia gauzatuko dute, herriarekin euren bizipenak, esperientziak, kezkak eta nahiak ezagutaraziz eta partekatuz.
Bakoitzak bere ama hizkuntza zein jatorriko hizkuntzaren (euskara) igorle gisa parte hartuko du, norberak, hizkuntza eta kultura propioa tokian tokiko nola harremantzen dituen adieraziz, besteak beste.
Honekin batera, bozgorailuak egongo dira bai barruan eta bai kanpora begira, transmisio honek ahalik eta irisgarritasun eta eragin handiena izan dezan.
Hizkuntzen Topagunea Udalaren azken urteetako lan-ildo iraunkorra da, herrian dauden hizkuntza komunitateen bilgune izateko xedea duena. Izan ere, herriko hizkuntz aniztasuna aberastasun gisa ulertzen du Udalak, euskarari kohesiorako elementu nagusi izaera esleituz. Lan-ildo honen baitan, hizkuntza jatorri ezberdinetako pertsonak bildu eta Hizkuntzak Solasean taldea sortu da, Lekuonan biltzen dena.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La Asociación de Vecinos de Ulia, inmersa en la celebración de su 50 aniversario
-
Contar pasos en Pasaia, Lezo y Oiartzun también es una competición
-
Ordizia peatonaliza el Paseo de los Fueros y la Avenida los fines de semana
-
'Kosta Berdea', la nueva marca que une mar, montaña y sostenibilidad en Urola Kosta