Lezok dantza garaikidea bultzatuko du Dantzaz taldearen laguntzarekin
Udalak eta konpainiak hitzarmena sinatu dute kultur sektore honentzako publikoak sortzeko
- Lezoko Udalak eta Dantzaz elkarteak dantza garaikidea bultza-tzeko hitzarmena sinatu dute. Ondorioz, konpainiak udal instalazio eszenikoak erabiltzeko aukera izango du.
Hitzarmen honek bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, dantza garaikiderako publikoak sortu nahi dira Lezon, Dantzazeko arduradunen eta Lezoko Udaleko kultura sailaren artean elkarlana suspertuz. Gazteen artean ere dantza sustatzen saiatuko dira, horretarako, dantzaren inguruan sentiberatzea eta hastapena bideratzen saiatuko dira Lezoko Herri Eskolan. Bestetik, sorkuntza koreografikoaren eta publikoaren arteko harreman programak garatuko dira. Azken finean, dantzaren sektorea ezagutarazi eta garatzeko akordioa sinatu da.
Horretarako hiru proiektu martxan jarriko dituzte. Eskola Dan-tza sortuko dute dantza eta koreografia-sorkuntza Herri Eskolan elementu pedagogiko gisa erabiltzeko. Urtero Dantzazek aurreikusita dituen ekoizpenetara eta Herri Eskolako curriculum programara egokituko dira.
Bestalde, Zeta Zeta saioak txertatuko dituzte udazkeneko egitarauan. Bertan, dantzariek saio oso dibertigarri, ireki eta freskoak prestatuko dituzte. Saioak 60 minutu ingurukoak izango dira.
Azkenik, Lezo dantza garaikidearen praktikan murgiltzeko, Dagaz sareko partaide izango da.
Honenbestez, Lezoko Udalak hi-tzarmen honekin kultura sustatzen jarraitu nahi du, legegintzaldiko lehentasuna delako.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Urnieta recibe las conclusiones del diagnóstico sobre la vivienda
-
Los aparcamientos públicos cerrados y rotatorios para bicicletas llegan a Azpeitia
-
Detectan un foco de lengua azul en una explotación ganadera de Arrasate
-
Un rayo impacta en la histórica universidad de Oñati y tumba una de sus estatuas