- Zarautz Kirol Elkarteak deialdi berri bat luzatu du. Bertatik azaldu dutenez, ostegun honetan ospatuko dira futbol eskolaren inguruko bilerak. Helburua, gurasoei kirol honen inguruko argibideak ematea da. Hala, benjamin mailako neska-mutilen (2012-2013) bilera, 18.00etan izango da. Alebin mailakoen tutoreak (2010-2011), berriz, 19.00etan elkartuko dira. Bi kasutan, Asti futbol zelaiko harmailetan jarri dute hitzordua.