Síguenos en redes sociales:

Udalak bere samina adierazi dio Alfonso Sastreren familiari

- Hondarribiko Udalak azken egunotan iragari duenez, Alfonso Sastre Salvador idazle, dramaturgo, gidoigile eta editorea zendu berri da Hondarribian. 95 urte zituen. Udalak Sastreren hainbat ekimenekin bat egin du, azkena pasatako otsailaren 20an, Sastrek 95 urte bete baina egun gutxi lehenago, Zutoin Beltza antzezlanarekin batera Sastre eta bere bikotekide zen Eva Foresti omenaldia egin zitzaiolarik. Hondarribiko Udalak bere familiako eta hurbilekoei hurbiltasuna eta samina adierazi nahi izan die.