Jabetze Eskolak artikulu batzuk idatzi ditu, Tolosaldepediaren baitan, genero arrakalaren aurka aure egiteko. Egitasmo berri honek otsailean abiatu zen eta urte amaiera arte aktiboa egongo dela uste du Tolosako Udalak. Honen helburua ordea, Tolosaldeko ezagutza guztia Wikipedian jartzea da, herritar eta kanpotar guztien eskura egon dadin eta herritarren arteko harremanak sustatzeko.
Otsailetik hona hainbat herritarrek, eragilek eta ikastetxek hartu dute parte ekimenean. Jabetze Eskolak, esaterako, genero arrakala gainditzeko helburuarekin, Tolosaldeko hainbat emakumeren inguruko artikuluak sortu eta argitaratu ditu, hala nola, Izaskun Etxetxipia Goiburu, Maria Luisa Agirre, Arantxa Orbegozo Txitxi eta Yolanda Vargas Pozoren ingurukoak.
Bestalde, Tolosaldepediak barne hartzen duen haur eta gazteei zuzendutako Txikipedia egitasmoan, ikastetxeekin elkarlanean editatzen ikasteko lantegiak egin dira eta zortzi eta 13 urte bitarteko gaztetxoek hainbat artikulu sortu dituzte Tolosako pertsona nabarmenen inguruan. Hain zuzen, Orixe ikastetxeko ikasleek 38 artikulu berri sortu dituzte Txikipedian, Laskorain ikastolakoek bost eta Uzturpe ikastetxekoek, berriz, hiru.
Herritar helduen artean, 110 pertsonek hartu dute parte orain arte eta 33 artikulu berri sortu dira guztira. 136 artikulu editatu dituzte eta 473 aldaketa egin dituzte, eta artikuluek 22.000 ikustaldi izan dituzte.
Hasiera batean proiektu herritarra Tolosa mailan garatzeko egitasmo gisa jaio zela kontatu zuen Udalak, baina pandemiak eragindako itxialdian zehar proiektuak hainbat aldaketa pairatu zituen eta azkenean, eskualde izaera hartu zuen.