Hernaniko zaharren egoitza Aldundiaren esku geratuko da
Azaroaren 1etik aurrera ez da Udalaren eskumena izango, baina langileria subrogatu egingo da
- Hernaniko Santa Maria egoitzako eta eguneko zentroko zerbitzuak Foru Aldundiaren esku egongo dira azaroaren 1etik aurrera. Aste honetako ezohiko udalbatzarrean prozesu hori gauzatzeko hasierako onarpena egin da.
Zerbitzu hori eskualdatzeko lehen urratsa Hernaniko Udalak Zerbitzu Sozialak Erakunde Autonomoa desegitea izan da. Konkretuki erabaki hori izan da aste honetan onartu dena.
30 urtez adinekoen egoitza-zentroko eta eguneko zentroko zerbitzuak eman ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartuko du, azaroaren 1etik aurrera, bi zerbitzu horien gaineko eskumenaren egikari-tza. Egikaritza hori zuzenean egingo da edo, bestela, Kabia foru organismo autonomoaren bidez.
Langileriari dagokionez, zerbi-tzu horretan lan egiten duten langileak subrogatuko dira eta Aldundiaren langile izango dira hitzarmena betetzen den egunetik aurrera.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Marixik hasiera eman die Itziarko Kopraixei
-
“Me fascinan los personajes malvados; me encantaría hacer de una gran villana, incluso en una película de superhéroes”
-
Sagarrek: la apuesta por el primer sector de una joven emprendedora irundarra
-
Beterri-Buruntza pone remedio a la falta de relevo generacional en el primer sector