Euskal Herriko Gazte Orkestra, Hondarribian datorren astean
Itsas Etxean eskainiko duen kontzertu bereziak Mozart eta Brahms izango ditu protagonistak
- Azken urteetako uztaileko agendan errepikatuz, datorren asteazkenean Euskal Herriko Gazte Orkestrak kon-tzertu berezia eskainiko du Hondarribian. Itsas Etxea Auditoriumean gozatu ahal izango den emanaldia 20.00etan hasiko da, hiru euskal hiriburuetara eramango duen biraren barnean. Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Hondarribian eskainiko ditu kontzertuak EGOk. Kontzertu horietan, Mozart eta Brahms izango dira egitarauaren protagonistak. Izan ere, Ruben Gimeno zuzendari artistikoaren hitzetan, "maisulana den" Mozarten 12. Serenata eta, "lanketa kontrapuntistiko zoragarria duen" eta Mozart beran inspiratuta dagoen Brahmsen 1. Serenata interpretatuko du gazte orkestrak. Sarrerak hamabi eurotan saltzen dira ticket.kutxabank.es gunean eta Arma Plazako turismo bulegoan. Adingabekoen-tzat sarrerak bost eurotan saltzen dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Cinco directoras presentarán sus películas en Tabakalera este mes de mayo
-
"Publikoa aI do!" abestia Ordiziako Euskal Eskola Publikoen Jaiaren erdian
-
El abogado del acusado de la muerte de Lukas Aguirre no hará escrito de defensa si no se amplía el plazo
-
Asensio asegura no tener "ninguna preocupación" ante una posible citación judicial