'Aiztondoren zirtotsa' lana aurkeztu dute
Mikel Artola arduratu zen Amasa-Villabonako Subijana etxean amaitutako ikerlanaren ondorioen xehetasunak emateaz
- Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kideek amaitu dute Aiztondoren zirtotsa. Aiztondoko zirto tradizioa eta aplikazio didaktikoa izeneko lana. Hain zuzen, iaz Mintzolak eta Kilometroek esleitutako Pello Mari Otaño bekaren emaitza da, eta proposamena gorpuzteko urtebeteko epea izan dute. Mikel Artola arduratu da lanaren inguruko ondorioen xehetasunak emateaz Amasa-Villabonako Subijana etxean.
Zirtoaren deskribapenarekin hasi eta ikasprozesuan non kokatuko luketen azaltzen jarraitu zuten: "Zirtoa, ateraldia edo ditxoa. Pasadizo umoretsuetan agertu ohi den bat-bateko erantzun laburra da zirtoa, erriman oinarritu ohi dena. Ahozko genero hau balioan jarri nahi izan du Aiztondoren zirtotsa. Aiztondoko zirto tradizioa eta aplikazio didaktikoa lanak: Aiztondo bailarako (Gipuzkoa) zirto tradizioa bildu, aztertu eta berau ikastetxeetan eta bestelako hezkuntza espazio zenbaitetan irakasteko proposamena da".
Bideoak osatu dituzte zirto historiko horiekin, baita egileek sortutakoekin ere. Bideo horiek, erabilera didaktikorako eskuragarri jarriko dituzte www.bertsoikasgela.eus eta www.bertsoeskola.eus webguneetan. Gainera, ikasgeletan lehen probak egin dituzte jada bideo horiek baliatuta eta ikasleak zirto berriak sortzen jarrita.
Ikertzaileek 2022ko uztailaren 15erako bukatu beharko dute ikerketa lana eta proiektuaren inguruko xehetasunak urriaren 1ean emango dituzte Ordizian antolatuko duten aurkezpen eta bertso saioan.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Arrasate ofrece un programa para acompañar a las familias en la educación emocional y digital de sus hijos e hijas
-
Lazkao alza la voz contra el racismo en el deporte
-
Los alumnos de Primaria de la Ikastola Izarraizpe de Azpeitia ya disfrutan de su renovado patio de juegos en Perdillegi
-
Andoain aprueba un presupuesto que recoge la obra de la ampliación del ‘poli’