Síguenos en redes sociales:

Nazioarteko Folklore jaialdia izango da bihar Maalan

- Maalako parkeak Elgoibarko XXXIV. Nazioarteko Folklore Jaialdia hartuko du bihar (19.00etan). Aurtengoan Haritz taldeko dantzariekin batera Irlandako Trim the Velvet dantza taldea arituko da taula gainean. Jaialdia doanekoa da baina bertaratzeko interesatuek izena eman behar dute Haritzeko sare sozialetan edota ostiralean bertan (17.00etatik 19.00etara bitartean) Maalako parkean.