- Igandean bertso saioa izango da Errenteriako Koldo Mitxelena ikastetxeko aterpean. Bertsolari hauek izango dira bertan: Amets Arzallus, Aitor Sarriegi, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi. Gai jartzaile lanetan Aitzol Pikabea, Lau Haizetarako kidea eta Xenpelar bertso eskolako laguntzailea, arituko da.