- Tolosako Haurren Hiria ekimenak helburu izan du ikasturte honetan emozioak eta sentimenduak ulertzearen inguruko lanketa egitea haurrekin. Horretarako, Keinu Txikien Aliantza ere izan dute hizpide, eta hilabetero keinu txikiak landu eta berriak ere proposatu dituzte; hala nola, familiarekin egotea, kirola egitea, irakurtzea, eguneko momentuak gehiago gozatzea eta elkarren artean ondo eramatea, besteak beste.

Gazteen ikuspegia txertatuko da orain aliantzan, eta haintzat hartuko dira haurrek proposatutako keinu txikiak ere.