Edurne Zabaloren ikuskizuna, ostegunean
Legazpiko musikaria Toti Martinez de Lezearekin eta Gorka Hermosarekin arituko da, Agirre Etxeberrin
- Bihar aurtengo Uztakale programa hasiko da, Sorginak eta sorginkeriak ikuskizunarekin. Edurne Zabalo klarinete-jotzaile legazpiarrak, Gorka Hermosa akordeoilari urretxuarrak eta Toti Martinez de Lezea idazleak egingo dute ikuskizun hau. 19.00etan izango da, Agirre Etxeberri parkean. Eguraldi txarra egiten badu, Azoka gunean egingo dute. Bi musikariek Hermosak konposatutako musika joko dute eta Martinez de Lezeak bere testuak irakurriko ditu musikaren gainean.
Ostiralean beste bi ekitaldi egongo dira: 19.00etan Barsanti taldeak Legea gu gara lana antzeztuko du Haztegi ikastolako patioan eta 22.30ean Ikatza elkarteko argazkilarien emanaldia egongo da Azokan.
Sarrerak, doakoak, eskuragarri daude dagoeneko: kultur etxeko harreran edo 943 737 202 telefono zenbakira deituz (9.00etatik 13.30era).
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Oñati avanza hacia la creación de su propia comercializadora de energía
-
Las fiestas del barrio de las estaciones, en Urretxu y Zumarraga
-
Pasaia: Los antxotarras pueden pedir su tarjeta para la zona de residentes
-
Fernando Magaldi recala en Lazkao con su reto solidario en apoyo a las personas con enfermedades raras