- Hernaniko Udaltzaingoa Martindegi auzoan izandako istripu baten lekukoen bila ari da. Azaldu dutenez, ekainaren 16an, 11.00etan, txirrindulari batek bidegorritik oinez zihoan emakume bat harrapatu eta alde egin zuen. Emakumeak aldaka puskatuta du eta hainbat zauri ditu gorputzean. Istripua ikusi zutenei Udaltzaingora deitzeko eskatu diete.