Botiloiak saihesteko kontzientziazio kanpaina
Lezoko bizilagun talde batek pedagogia lana egiten du eta ekarpenak eta kexak biltzen hasiko da
- Lezoko bizilagun talde batek asteburuetan gertatzen diren botiloi, zikinkeri eta jende pilaketak ekiditeko kontzientziazio eta pedagogia lana egiten jarraituko duela aditzera eman du ohar baten bidez.
Horrez gain, zarataren edota zikintasunaren problematika konpontzen joan daitezen, herritarren ekarpenak biltzen hasteko asmoa du.
Gauzak horrela, aditzera eman duenez, "pasa den asteburuan askoz ere giro lasaiagoa egon da Lezoko herrigunean, eta bizilagunen taldeak ez du aparteko kexarik jaso zaratari, zikintasunari, liskarrei edota txikizioari dagokienez. Poliziaren esku har-tzerik ere ez da izan".
"Berriro diogu oinarrizko eskubidea dela biltzearena, eta uler-tzen dugula ongi pasatzeko nahia eta beharra izatea. Guztiok errespetua eta elkartasuna izanda, denok ateratzen gara irabazten", azpimarratu du Lezoko bizilagunen taldeak.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Usurbilgo kiroldegiko abonamenduen %25 konpentsatuko dira 2026an
-
Pasaia cerrará varias calles de Donibane y San Pedro por la botadura de la nao San Juan
-
ONGDs de Debagoiena reclaman a los ayuntamientos un plan para alcanzar el 0,7% en ayuda al desarrollo
-
Oñati se prepara para sentir la adrenalina del rally de cortos