Zumaiako erosketa bonoak eskuragarri daude dagoeneko
Turismo bulegoan erosi daitezke, eta 35 euroren truke 50 euroko balioa duten txartelak banatuko dira
- ErrotaHerria kanpainaren baitan eta herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiak suspertzeko helburuarekin, 2.000 erosketa bono atera ditu Zumaiako Udalak. Dagoeneko eskuragarri daude turismo bulegoan, amaitu arte. Bonoen prezioa 35 eurokoa izango da, eta 50 euroko balioa duen txartela eskuratuko dute herritarrek, Zumaian bertan erabiltzeko. Txartel bakoitzak 20 euroko zati bat, eta 10 euroko hiru zati edukiko ditu.
Beraz, Zumaiako Udalak 30.000 euro bideratuko ditu guztira, kanpaina berrira eta herritarren ekarpenekin batera 100.000 euroko eragin ekonomiko zuzena eragitea aurreikusten du.
Herritar bakoitzak bono bakarra eskuratu ahal izango du; hori egiaztatzeko, bonoa erostean NANa edo identifikazio txartel bat erakutsi beharko da. Horiek, uztailaren 31ra bitartean erabili ahal izango dituzte herritarrek, kanpainarekin bat egiten duten establezimenduetan.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Andoain deberá devolver la mitad de la subvención para el estudio de la N-I
-
Oñati ejecutará ocho proyectos elegidos por la ciudadanía
-
Los carnavales de Trintxerpe cerrarán Euskadi Etorbidea el fin de semana
-
Zaporeak y Salvamento Marítimo Humanitario acercarán su labor solidaria a la ciudadanía en el Pasaia Itsas Festibala