- Kontsumo energetikoa murrizten saiatuz eta konponbide energetiko iraunkor berriak bilatuz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak eta Usurbilgo Lanbide Eskolak aste honetan hitzarmena sinatu dute hiritarrak energiaren alorrean sentsibilizatzeko. Jarduera horiek guztiak gauzatzeko, Ingurumen Departamentuak 50.000 euro bideratuko ditu.

Jarduera planak hainbat ekintza jasoko ditu. Bere xedea da aipatutako alorretan herritarrei ezagutza helaraztea, esan bezala kontsumoa murrizten saiatuz eta energetikoki iraunkorrak izaten bilatuz.

Beraz, kurtsoak burutuko dira erosketarekin, mantenuarekin eta Foru Aldundiko zein Gipuzkoako Udalen eraikinetan energia kontsumitzen duten instalazioen erabilerarekin harremana duten teknikari eta langileei zuzenduta. Bestalde, hedatze eta sentsibilizazio jardunaldi teknikoak antolatuko dira aurrezpenera eta energia garbien erabilerara bideratuak.

Gainera Usurbilgo Lanbide Eskolako instalazioetara bisitak antolatuko dira DBHko ikasleei zuzenduak energia berriztagarrien sorkuntza iturrien funtzionamendua ulertu eta ezagutu dezaten: eguzki plaka termikoa, eguzki plaka fotovoltaikoa, eolikoa, hidraulikoa, hidrogenoa eta geotermikoa, eta ikasleek ikus dezaten aurrezte energetikoak duen garrantzia; ekipamenduaren eta instalazioen mantenua; eta jarduketarako koordinazioko langileak.

José Ignacio Asensiok, Ingurumeneko diputatuak, Usurbilgo Lanbide Eskolara egindako bisitan adierazi zuenez, "beharrezkoa da energiaren gizarte ikuspegi bat, non lehentasunak diren, batetik, klima, eta bestetik, pobreziaren nahiz zaurgarritasun energetikoaren murrizketa". Gaineratu zuenez garrantzitsua da ere efizientzia energetikorantz aurrera egitea.