Enpresei laguntzeko jardunaldiak antolatu dituzte
'Etorkizuneko erronkak: aukerak eta joera berriak' ekimenak langabetuei ere babesa emango die
- Urola Kostako Udal elkarteak bi jardunaldi antolatu ditu Etorkizuneko erronkak; aukerak eta joera berriak ekimenaren baitan. Lehendabiziko jardunaldia ostegun honetan egingo da goizez, 9.30etik 11.30era, online formatuan. Honako hau eskualdeko enpresei eta ekintzaileei bideratutakoa izango da. Hala sektoreari zuzendutako hainbat gai jorratuko dira bertan: covid-19aren ondorengo testuinguru berriaren aurkezpena; aukera berriak; Gipuzkoako etorkizuneko erronkak eta estrategiak eta agenda 2030eko Garapen Jasangarriko helburuak sektore pribatuan. Parte hartu nahi dutenek, udal elkartearen webgunean eskuragarri jarri duten galdetegia bete beharko dute.
Bigarren saioa, langabeei eta, oro har, herritarrei zuzenduriko saioa izango da. Ekainaren 3an ospatuko da eta kasu honetan ere beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea webaren bitartez.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria, el único ayuntamiento vasco que ha tramitado ser zona tensionada en vivienda
-
El Museo Vasco de Ferrocarril pone en circulación tres trenes de vapor este fin de semana
-
La cita previa obligatoria para hacer trámites en Gipuzkoa no tiene amparo legal
-
Cita previa obligatoria: “Resulta llamativo tener que pedir una cita para quejarse de otra cita”