Kukuarri Astea antolatu du Talai Mendi elkarteak
Bihar, Talai Mendi Trail lasterketa ospatuko da Orion eta 220 korrikalarik hartuko dute parte
- Kukuarri Astearen 8. edizioa antolatu du Orioko Talai Mendi elkarteak. Bihartik hasi eta datorren ostiralera arte ekitaldi sorta izango da herrian. Iker Karrera korrikalariaren Bidea ipar liburuaren aurkezpenak irekiko du astea. Arraunetxen egingo da hitzordua, gaur 18.30ean hasita. Aurretik Dani Sagastumek egindako dokumental laburra proiektatuko da. Bihar, berriz, Talai Mendi Trail lasterketa ospatuko da, herriko plazatik abiatuta 9.30ean. 2020 korrikalarik hartuko dute parte 14 kilometroko ibilbidean. Asteazkenean, 17.00etatik 19.00etara, Slackline egingo dute Munto eremuko parkean. Datorren ostiralean amaituko dute ekitaldiekin. Menditour film-emanaldia egingo da Arraunetxen, 19.00etan hasita. Sarrera doan izango da, baina gonbita aldez aurretik hartu behar da kultur etxean. Honako filmak proiektatuko dituzte: Aterpean Ateri (6 min.), The WURL (15 min.) eta Into the Canyon (84 min.).
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Recogida de firmas en Debagoiena para que Europa rompa su acuerdo comercial con Israel
-
Pasaia es declarada zona tensionada de vivienda
-
Trabajadoras de residencias y centros de día se encierran en el Casa de las Mujeres de Donostia en el primer día de huelga
-
Las participantes en la Lilatón podrán utilizar los polideportivos de Errenteria