- Lehen Hezkuntzako 3. mailako haurrentzako Nire barruan artisau bat! izeneko lehiaketa antolatu du Iparragirre 12 artisautza sustatzeko elkarteak.

Elkarte honek Urretxuko Iparragirre kalean lokal bat du eta bertako erakusleihoa udaberriaren gaia jorratzen duten artisautza lanekin apaindu nahi du. Parte hartu nahi duten haurrek gaur dute artisau-tza lanak entregatzeko azken eguna. Horretarako, elkartearen lokalera jo behar dute, 18.00etatik 20.00etara.

Lehiakide bakoitzak artisautza lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Edozein material erabili daiteke: papera, kartulina, feltroa, artilea, oihalak, kotoizko hariak, erretxina...

Artisautza lanarekin batera fitxa bat aurkeztu behar da. Bertan, izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta lanaren deskribapen labur bat azaldu behar dira. Maia-tzaren 28an emango dute ezagu-tzera irabazlearen izena. 50 euroko bonua emango diote, lokaleko artikuluetan gastatzeko. Lehiaketako lan onenak erakusleihoan erakutsiko dira.