Lezoko Iratzerri taldea aurkeztuko da larunbatean
Bere helburua trantsizio energetiko jasangarri eta ekologiko baten alde lan egitea da
- Datorren larunbatean Iratzerri taldea, trantsizio energetiko jasangarri eta ekologiko baten aldeko lezoar taldea, ezagutzera emango da Gezala auditoriumean 11.00etatik aurrera.
Aurkezpenaren ondoren, Goiener taldearen hitzaldia egongo da. Ekainean indarrean sartuko den tarifazio berriaren nondik norakoak kontatuko dituzte. Gurutz San Miguel izango da hizlaria eta hiru denbora eremuetan banatuko diren fakturen kuantifikazioa azalduko du.
Edukierarengatik, beharrezkoa da izena ematea docs.google.com helbidean.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones