Escaralimania intsektuen hotela jaio da Oiangun
- Escaralimania intsektuentzako hotela sortu dute Oiangu parkean, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Ordiziako Udalak elkarlanean. Proiektu honen helburua, kakalardoen, armiarmen, tximeleten eta sorgin-orratzen inguruan zaletuak trebatzea da.
Intsektuentzako habitat berria LH Lanbide Heziketako ikastetxeko ikasleek eraiki dute. Gainera, proiktuak Asociación Zerynthiaren, tximeletetan aditua den elkartearen, eta Lurgaia Fundazioaren habitatak lehengoratzeaz arduratzen den fundazioaren, laguntza ere jaso du.
Maitane Álvarez Ordiziako alkateordeak proiektuak duen garran-tzia azpimarratu du: "Oso aberasgarria da halako proiektu bat Ordizian izatea. Bertako intsektuentzako habitat berriak sortuko dira horrela, eta parkean dugun biodibertsitateari lagunduko dio". Horretaz gain, ordiziarrek intsektuen nondik norakoak gertutik ezagutzeko aukera izango dutela jakinarazi du. Jarduera desberdinak antolatuko dira Oiangu parkean.
Intsektuek gizartean duten garrantziaren inguruan kontzientziatzeko, bioaniztasunean betetzen duten aniztasuna zabaltzeko eta txikienen artean zientzialariak izateko grina pizteko, maiatzaren 22an, Escaralimania. Ekin, Gipuzkoa ekimenaren barneko jarduera nagusia gauzatuko da. Honetan, herritarrei intsektu hotel handi bat eta hazi-bonbak egitera animatuko zaie.
Maiatzak 22rako ere, Aranzadik eta Ordiziako Udalak herritarrei dei egin diete Oianguko argazki zaharrak eta istorio eta kondairak biltzeko. Argazkiak jasota, erakusketa bat egingo da, Bea Diazek, Arnzadiko proiektuaren arduradunak eta entomologoak esan duenez.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Urnieta recibe las conclusiones del diagnóstico sobre la vivienda
-
Los aparcamientos públicos cerrados y rotatorios para bicicletas llegan a Azpeitia
-
Detectan un foco de lengua azul en una explotación ganadera de Arrasate
-
Un rayo impacta en la histórica universidad de Oñati y tumba una de sus estatuas