Prozesu parte- hartzailea abiatuko dute Gaztelekuan
Herriko nerabe guztien iritziak eta beharrak identifikatuko dituzte, zerbitzuaren kudeaketa hobetzeko helburuarekin
- Gaztelekuaren ibilbidea aztertu, eta aurrerantzean eskaintzen duen zerbitzua hobetzeko prozesu bat burutuko da aurten hura kudeaketa garatzeko zerbitzu kontratua amaitu ostean. Honen bitartez, gazteen iritziak eta beharrak identifikatuko dira, ondoren beharrezko aldaketak egiteko helburuarekin. Prozesuak bi fase izango ditu.
Lehen fasea apiriletik ekainera izango da. Helburua Amasa-Villabonako 12 eta 17 urte bitarteko gazteen beharrak eta nahiak identifikatzea izango da. Horretarako, herriko ikastetxeekin lankidetzan garatuko da dinamika desberdinen bidez jasoko dira gazteen iritziak.
Bigarren fasea berriz, iraila eta abendura bitartean gauzatuko da. Bertan, ikastetxeekin elkarlanean, 9 eta 11 urte bitarteko nerabeek dituzten beharrak identifikatuko dira; adinari egokituriko hainbat dinamiken bidez.
Bestalde, Gaztelekuarekin lan-harremana duten eragileekin lanketa egingo da, non gazteek izan ditzaketen gabezi edo beharren inguruko iritzi kualifikatuak jasoko diren.
Gurasoen parte-hartzea ere bultzatuko da. Hain zuzen, 9 eta 17 urte bitartekoen gurasoen iritzi edo hausnarketak jaso nahiko dira, beraiek zein haien seme-alabek herriarekiko izan ditzaketen beharrak identifikatzeko.
Interesa dutenei entzunez eta iri-tziak kontuan hartuz, gazte eta nerabeei zuzendutako zerbitzu publiko hau hobetzea eta eraginkorragoa bilakatzea da Amasa-Villabonako Udalaren helburua.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Recuperación y memoria en Angiozar: presentación del recorrido por las trincheras y 'Munaortuko bunkerra'
-
Aena anuncia reformas en el aeropuerto de Hondarribia en su plan 2027-2031
-
Zarautz reunirá este sábado a 570 triatletas en el popular Bik Tri Marmarra
-
Lasarte-Oria recibirá a 130 coches clásicos el sábado