Euskararen Plan Estrategikoa osatuko dute
- Datorren irailean hurrengo hamar urterako II. Euskararen Plan Estrategikoa egiten hasiko da Pasaiako Euskararen Aholku Batzordea. Datozen hamar urteetan Pasaian euskara indartu dadin, zer eta nola egin behar den jasoko da plan berrian, besteak beste.
Horren aurretik, ondorengo asteetan Pasaiako lehen Euskararen Plan Estrategikoa osatzeko prozesuan parte hartu zuten eta plan estrategikotik eratorritako ekintzetan parte hartu izan duten pasaitarrak gonbidatu nahi ditu Pasaiako Euskararen Aholku Ba-tzordeak plana baloratu eta aurrera begira jartzeko. Lau barrutietan egingo diren bileretan hamar urteotan egindakoak azaltzea da asmoa eta herritarren ekarpenekin Euskararen Plan Estrategikoaren balorazioa osa-tzea, hori izango da eta II. Plan Estrategikoaren abiapuntua.
Pasaian euskarak gero eta presentzia handiagoa izan dezan zer egin den ondo eta zer hobetu behar den aztertuko dute herritarrekin batera. Bileren egutegia honakoa da: Trintxerpen, maia-tzaren 11n, 18.30ean, alkateorde-tzan; Pasai San Pedron, maiatzaren 12an, 18.00etan, udal aretoan; Pasai Antxon, maiatzaren 18an, 18.30ean, kultur etxean; eta Pasai Donibanen, ekainaren 17an, 18.30ean, kulturgunean.
Bertaratu aurretik euskara@pasaia.net helbidera idaztea edo Udalaren Euskara Sailera deitzea komeni da bilerak hobeto antolatu ahal izateko.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La nueva cafetería con encanto del barrio Altamira de Ordizia
-
A sorteo las mejores tribunas para ver la sokamuturra en las fiestas de San Bartolomé de Elgoibar
-
Donostia defiende su apuesta para ser ciudad de referencia en la biociencia
-
“La biociencia necesitan un ecosistema activo y políticas que lo favorezcan”