- Nomad Studioak Erretratu Nomada ekimena abiatuko du Alkizan. Garai bateko argazkilariek bezalaxe, Gipuzkoako hainbat herritara joan nahi dute herritarrei erretratuak atera eta argazki artxibo bat osatzeko. Besteak, beste, Alkizan izango dira maiatzaren 10ean eta bertako plaza argazki estudio bihurtuko dute hilaren 16ra bitartean. Gaur izango da aurkezpena 17.00etan Alkizako elizan, eta ekimenaren nondik norakoak azalduko dituzte.

Eli Garmendia eta Carlos Pericás argazkilariek osatzen dute Nomad Studioa. Bartzelonan hamabost urtez bizi ondoren, euren bizimodua errotik aldatzea erabaki zuten. Hortaz, euren bizitokia den autokarabana txikia, euren argazki estudio ibiltari bihurtu zuten eta herriz herri ibili dira erretratuak atera eta hamaika lagunen istorioak ezagutuz.