Erretratuz, erretratu memoria osatzen
Nomad Studioak Alkizako herritarren argazki artxibo bat osatuko du hilaren 10etik 16ra bitartean
- Nomad Studioak Erretratu Nomada ekimena abiatuko du Alkizan. Garai bateko argazkilariek bezalaxe, Gipuzkoako hainbat herritara joan nahi dute herritarrei erretratuak atera eta argazki artxibo bat osatzeko. Besteak, beste, Alkizan izango dira maiatzaren 10ean eta bertako plaza argazki estudio bihurtuko dute hilaren 16ra bitartean. Gaur izango da aurkezpena 17.00etan Alkizako elizan, eta ekimenaren nondik norakoak azalduko dituzte.
Eli Garmendia eta Carlos Pericás argazkilariek osatzen dute Nomad Studioa. Bartzelonan hamabost urtez bizi ondoren, euren bizimodua errotik aldatzea erabaki zuten. Hortaz, euren bizitokia den autokarabana txikia, euren argazki estudio ibiltari bihurtu zuten eta herriz herri ibili dira erretratuak atera eta hamaika lagunen istorioak ezagutuz.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Gipuzkoa, único territorio de la CAV en el que creció la venta de pisos en la recta final de 2025
-
Homenaje a las mujeres que no pudieron ser quintas en Aretxabaleta
-
La plaza Okendo de Lasarte-Oria será el epicentro del 8M
-
Xare Alvarez eskultoreak egindako obra jasoko du Miguel Castellsek Monzon Ganuza sari banaketan