Irun jasangarri bat sustatzeko topagunea sortuko dute
Udalak Jasangarritasun Energetikoaren Batzordea martxan jarriko du datorren astelehenean
- Irungo Hiri-Mugikortasun Jasangarriko Plan berriaren lanketaren barnean, Udalak Jasangarritasun Energetikoaren Ba-tzordea sortuko du maiatzean zehar. Topagune honen lehenengo bilera datorren astelehenean, maiatzak 10, ospatuko da eta bertan bizilagunen elkarteak, elkarte ekologistak, emakumeen elkarteak eta gaian interesa duten udalerriko beste agenteek hartuko dute parte. Hitzordua erdi-presentziala izango da; hau da, kide batzuek presentzialki hartuko dute parte, eta beste ba-tzuek telematikoki. Batzordeak jasangarritasun energetikoko politikekin lotura duten gai guztiak landu ahalko ditu. Gainera, ingumen kontzeptuaren eta garapen jasangarriaren kontzeptuaren barruko beste gai batzuk landu ahalko ditu; esaterako, eredu ekonomikoa aldatzearekin, berotegi efektuko gasen emisioak murriztearekin edo biodibertsitatea ez galtzearekin lotura duten gaiak.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Hernani pondrá a la venta el lunes los abonos de la piscina de verano
-
Fiesta con Dj Pelos y Dj Pikatronik, el sábado que viene en el bar Berit de Urretxu
-
Dj Pelos y Dj Pikatronik presentan su fiesta en el bar Berit de Urretxu
-
Detenido en Errenteria por romper el escaparate y robar en una tienda de bicis