Kontsumo bulegoan erreklamazioak bikoiztu egin dira ia, pandemia dela eta
2020an, bidaiekin lotutako erreklamazioak izan dira nagusi Urola Garaiko bulegoan
- Urola Garaiko kontsumo bulegoak 2020ko datuak ezagutzera eman ditu. Hor ere koronabirusak eragina izan du, noski. Herritarren erreklamazioak bikoiztu egin dira ia. Eta erreklamazio gehien jaso dituen sektorea bidaia agentziena eta operadore turistikoena izan da.
Bigarren postuan telekomunikazioarekin lotutakoak daude (hori urtereko kondua da) eta hirugarrenean hegaldiekin lotutakoak (horrek ere pandemiarekin erlazioa du, noski). Gainera, 2020an aurreko urtean baino ia 100 erreklamazio eta kontsulta gehiago egin dira.
2020an 263 erreklamazio eta 328 kontsulta egon dira. 2019an, berriz, 133 erreklamazio eta 364 kontsulta egin ziren. Urte batetik bestera erreklamazioak ia bikoiztu egin dira, beraz.
2020ko erreklamazioei dagokienez, urretxuarrek 83 egin dituzte (%31,56), zumarragarrek 126 (%47,91), legazpiarrek 42 (%15,97) eta Ezkio eta Itsasoko bizilagunek bakarra (%0,38). Gainontzeko erreklamazioak Goierri garaitik kanpoko bizilagunek egin dituzte: hamaika (%4,18).
Kontsultei dagokienez, urretxuarrek 150 egin dituzte (%45,73), zumarragarrek 101 (%30,79), legazpiarrek 65 (%19,82) eta Ezkio eta Itsasoko bizilagunek bi (%0,61). Gainontzeko kontsultak Goierri garaitik kanpoko bizilagunek egin dituzte: hamar (%3,05).
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Movilidad prueba en la plaza Aita Donostia “cambios de ciclos” en los semáforos
-
Beasain lanza una guía de ayudas para el comercio y la hostelería
-
Charla en torno a la declaración de Irun como zona de mercado residencial tensionado
-
Manteo tendrá un mejor acceso peatonal y Movilidad estudia la posibilidad de recuperar las dos direcciones en el Paseo de Rodil