Síguenos en redes sociales:

Kutxa Bira ekimena Errenteriara iritsiko da

Diaspora gerturatzeko ekimenari ostegunean 18.00etan harrera egingo zaio Pablo Iglesias kalean

- Lau Haizetararen eskutik, Euskal Diaspora eta Euskal Herria lotuko dituen Kutxa Bira ekimena antolatuko da Errenterian ere. Ekimena Iparra Hegoa elkartetik sortu da, eta kutxa Euskal Herriko 70 herritatik mugituko da.

Kutxaren barruan Amets Arzallus bertsolariaren mezuak bidaiatuko du, bai eta herri bakoitzaren ametsak jasoko dituzten mezuak ere.

Errenteriara ostegunean 18.00etan Pablo Iglesias kalean, Merkatuzarreko plazan, egingo zaio harrera. Herriko hainbat elkartek atxikimendua adierazi diote Kutxa Bira ekitaldiari.