Astigarragak Elio-eneako gaian aldeko epaia jaso du
Donostiako Udalak 561.000 euro eman behar dizkio desjabetzarengatik, baina errekurtsoa aurkez dezake
- 2020ko apirilean egindako Osoko Bilkuran Astigarragako Udalak Donostiako Udalari erreklamazioa aurkeztu zion Elio-eneako eta Larraburu baserriko lursailen zati bat desjabetu izanagatik eskuratu zuen diru kopurua Astigarragako Udalari emateko eskatuz. Epaia orain jakin da eta Astigarragaren aldekoa izan da.
Aurrez aipatutako kontzeptuarengatik, 561.000 euro eman behar dizkio Donostiako Udalak Astigarragako Udalari. Hala ere, epaia ez da irmoa eta errekurtso helegitea aurkezteko aukera dago apirilaren 19ra arte.
Astigarragak gogorarazi duenez, 1987an, Astigarraga berriz ere udalerri bilakatu zenean, Donostiako Udalak ez zizkion Elio-eneako eta Larraburu inguruko lursail batzuk Astigarragako herriari eman. Auzitegietara jo eta 2017an Astigarragak berreskuratu zituen.
Bitarte horretan, Foru Aldundiak lur horien zati bat desjabetu zuen bigarren ingurabidea eraikitzeko eta Donostiari 561.000 euro ordaindu zizkion.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un zorro se adelanta a la visita del Olentzero e intenta colarse en una cena familiar en Elgoibar la noche del 24 de diciembre
-
Un zorro ha tratado de hacerse con un lugar en la mesa en la cena de Navidad de una familia de Elgoibar
-
Beasain aprueba el presupuesto de 2026 por 23,4 millones
-
Detenido un hombre de 60 años por intentar agredir sexualmente a una mujer en Azkoitia