Errenta aitorpena euskaraz egiten dutenen kopurua %10 igo da Zumaian
Eskualdeko gainontzeko udalekin batera, izapideak gure hizkuntzan egitera animatu nahi dituzte herritarrak
- Urtez urte errenta aitorpena euskaraz egiten duten zumaiarren kopurua gora doa. 2012an biztanleriaren %18,19ak egiten zuen eta azken datuen arabera (2020), %28,19ra arte igo da izapide horiek gure hizkuntza egitea eskatzen duten herritarren zenbatekoa. Zentzu honetan, Zumaiako Udalak eta UEMAk elkarlanean errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri dute martxan. 2021ari begira helburua ere finkatu dute: %30era iristea.
Urola Kostako gainontzeko herrien babesa jaso du halaber, ekimenak. Guztietan gogoratu dutenez, hiru bide daude aitorpena egiteko: autolikidazio proposamena, mekanizatua eta internet bidezkoa. Hala ere, kontuan hartuta gaur egun herritar gehienek autolikidazio proposamena jasotzen dutela, horri eman diote garrantzia. Autolikidazioa onartzerakoan (telefonoz deituta edo internet bidez) euskaraz nahi dela esanez gero, hortik aurrera hala iristen dira ogasunaren komunikazioak. Atzo bertan ireki zen eskaera hau egiteko epea.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Se dirigen 1,6 millones al nuevo laboratorio de átomos fríos en Donostia
-
La salida de Bergara Sur de la AP-1 se cierra, en sentido Vitoria, el jueves por la noche
-
El compositor británico George Benjamin visita Musikene
-
La cultura vasca con perspectiva queer-feminista gana el Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria