Síguenos en redes sociales:

Txirrindulari proba izango da hilaren 17an Arroabean

Txirrindulari zale batzuren ekimenez antolatuta, 16.00etan hasiko da Sansinenea industrialdean

- Osasun egoeraren ondorioz Zestoako Txirrindulari elkarteak aurten Santakutzetako lasterketa antolatzeko asmorik ez zuela ikusita, txirrindulari zale batzuk garai batean Arroabean Karmenetan egiten zen txirrindulari proba berreskuratzea erabaki dute.

Lasterketa hori (Arroa Beheko Saria izena izango du) hilaren 17an jokatuko da eta partehartzaileek (oraindik ez da azken erabakia hartu baina seguruenez kadete mailakoak) 16.00etan hasiko dute proba. Irteera eta helmuga pandemiari aurre egiteko ezarritako segurtasun neurriak betetzeko aukera ematen duen Sansinenea industrialdean izango dira.