- Getariako naufragioak. XX. mendea liburuaren aurkezpena egingo dute hilaren 13an, 18.00etan, Zumaiako Alondegia kultur etxean. Edukiera kontuak tarteko, ordea, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea. Hiru modutan egin daiteke: Alondegira bertaratuta (09.30etik 14.00etara), 943 861 056 telefono zenbakira deituta edo kulturetxea@zumaia.eus helbidera mezua idatzita.