Itzal titereen tailerra antolatu du Oñatiko liburutegiak
Zortzi urtetik gorakoei zuzenduta dago eta izena emateko epea datorren astelehenean irekiko da
- Haurrentzako itzal titereen tailerra antolatu du Oñatiko udal liburutegiak. Hiru eguneko ekintza izango da, apirilaren 21etik 23ra arte, eta zortzi urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta dago. Laborategi didaktiko eta dibertigarri honetan, haurrek, haien kabuz, material erraz eta erabilgarriez euren elementuak sortuko dituzte, ondoren, oihalaren atzean inprobisatu eta esperimenta-tzeko aukera izanik.
Zurrunka Teatro taldeak emango ditu saioak, 17:30etik 19:00etara. Hamalau parte-hartzaileren-tzako lekua dago, eta izenak hilaren 12tik 16ra bitartean eman beharko dira liburutegian.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Urnieta recibe las conclusiones del diagnóstico sobre la vivienda
-
Los aparcamientos públicos cerrados y rotatorios para bicicletas llegan a Azpeitia
-
Detectan un foco de lengua azul en una explotación ganadera de Arrasate
-
Un rayo impacta en la histórica universidad de Oñati y tumba una de sus estatuas