Pazko Asterako egitarau berezia antolatu dute Ibarran
Haur eta gazteentzat lehen ikuskizuna izango da bihar Belabieta kiroldegian eta ostegunean, bigarrena
- Haur eta gazteei zuzendutako egitarau berezia prestatu du Udalak Pazko asterako. Lehenengo ikuskizuna bihar izango da eta bigarrena, berriz, ostegunean.
Bihar, 17.00etan, Eidabe taldearen Futbolariak eta printzesak antzezlana antolatu dute Belabieta kiroldegian. Emanaldia sei eta hamalau urte bitarteko haur zein gazteei dago zuzenduta eta topiko sexistekin hautsi nahi duen komedia azkarra da.
Ostegunerako, aldiz, leku eta ordu berean, antzerkia, magian eta ilusionismoa uztartzen dituen Eureka! ikuskizuna iragarri dute. Emanaldia sei eta hamabi urte bitartekoei dago zuzenduta.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones